* Aurkezpena - Presentación

      Mugimenduaren aurkezpena   Presentación del movimiento

    Euskara

     

    Bartzelonako maiatzaren 27ko gertakarien ostean lehenengo asanblada egin zen Irunen ekainaren 3an, Zabaltza plazan, eta 100 pertsona baina gehiago bildu ginen. Egun honetan argi geratu zen Irunen ere, jendearen haserrea eta kezka instituzio politiko-ekonomikoen funtzionamendu eta hauek eraman gaituzten irtenbiderik gabeko egoeraren aurrean. Baina, honen guztiaren gainetik egoera aldatzeko nahia eta gogoa adierazi zen. Harrezkero ostiralero ASANBLADAn bildu gara:

     

    ASANBLADA OROKORRA erabakiak hartzeko organo parte-hartzailea da, eta iritzi ezberdineko pertsonen arteko adostasuna bilatzen du. Asanblada bertara joaten diren pertsona guztiek osatzen dute, eta funtzionamendu horizontala dauka. Parte-hartze demokratikoko tresna da, eta bertan edonork parte har dezake, pertsona guztiek balio bera dutelarik.

     

    PENTSAMENDU KOLEKTIBO baten atzetik lan egiten dugu, gaur egungo sisteman gailentzen den bakarkako pentsamenduaren kontrako modura. Pentsamendu kolektiboaren helburu nagusia denen artean eraikitzean datza: ideia eta iritzi ezberdineko pertsonek euren energia eskaintzen dute elkarrekin zerbait egiteko. Kontua ez da nire ideia edo zurea gailentzea, baizik eta ideia guztiak elkartu, eta eztabaida eta elkarrizketaren bidez ideiak moldatuz produktu berri bat lortzea. Honengatik oso garrantzitsua da entzute aktiboa, eta ez soilik norberak erantzun behar duena.

     

    Nortzuk gara?

    • Modu libre boluntarioan etorri garen pertsonak gara, elkartzea erabaki dugunak dignitatea eta kontzientzia politiko eta soziala aldarrikatzen jarraitzeko.

    • Ez dugu inongo partidu politiko edo erakunderik errepresentatzen.

    • Aldaketa nahi batek elkartzen gaitu.

    • Hemen gaude dignitateagatik, eta hemen egon ezin direnekiko elkartasunagatik.

     

    Zergatik gaude hemen?

    • Hemen gaude gizarte berri eta hobe bat nahi dugulako, gizakion bizitza interes ekonomiko eta politikoen gainetik dagoen gizartea. Kontzientzia soziala eta gizartearen aldaketa bat aldarrikatzen dugu.

    • Erakutsi nahi dugu gizartea ez dagoela lo, eta borrokan eta lanean jarraituko dugula merezi duguna bide baketsuen bitartez lortu arte.

     

    Irunen ez kanpatzea erabaki zen, eraginkorrago iritzi geniolako indar guztiak asanbladetara bideratzea. Astean hirutan biltzen gara Zabaltza plazan 20:00tan. Astelehenean eta asteko beste egun batean antolatze asanblada egiten dugu, eta ostiraletan asanblada orokorra burutzen dugu. Asanblada guztiak irekiak dira, eta jende guztia animatzen dugu etortzera, informatzera eta parte-hartzera.

     

    Orain arteko asanblada guztiak Irunen egin diren arren, kolektibo honek behe-Bidasoako herri ezberdinetako pertsonak ditu, eta asanbladetan Hondarribia, Hendaia, Etxalar, eta beste herrietako jendeak parte-hartzen du. Badugu asmoa inguruko herrietara hurbiltzeko asanbladak egitera ahalik eta jende gehienaren parte-hartzea bultzatzeko. Oraindik zure herrira hurbildu ez bagara, eta interesgarria iruditzen bazaizu bertan asanblada bat burutzea esaiguzu eta antolatzen saiatuko gara.

    Kalera irtetera bultzatu gaituzten helburu global nagusiak honakoak dira:

     

    • Berregituratze politikoa:

      • Gardentasun politikoa ustelkeria ekiditeko

      • Hauteskunde-legearen aldaketa

      • Politikarien abantailak ezabatzea

      • Demokrazia parte-hartzailea bultzatu

      • Botere legegile betearazlea eta judizialaren benetako banaketa

         

    • Finantza sistemaren aldaketa:

      • Banketxeen kontrola sustatu egungo gehiegikeriak saihesteko

      • Transakzio Finantzieroei Zerga (TFZ) bultzatu espekulazioa eta paradisu fiskalei aurre egiteko

     

    Asanblada honen helburuak maila lokalean honakoak dira:

     

    • Transformazio etikoa eta gizarte kontzientziazioa.

    • Hedabide nagusiek eskaintzen ez duten informazio interesgarria jakinarazi.

    • Udaletxetako plenoetara joatea bere funtzionamendua hobetzeko eta politikarien lana kontrolatzeko.

    • Inguruko herrietara eta auzoetara hurbiltzea guztien behar eta kezkak ezagutzeko eta euren proposamenak jasotzeko.

     

    Orain arte, Bidasoan, eztabaida gaiak sortu dira etxebizitza, hezkuntza, ingurugiro eta autokritika gaien gainean. Hala ere, beste edozein gaia interesatzen bazaizu eztabaida berri bat martxan jartzera animatzen zaitugu. Egindako eztabaida guztien aktak, asanblada eta mugimenduaren informazioarekin batera gure wikian daude.

     

    Hau guztia asanbladen bitartez lortzeko asmoa dugu, eztabaidatuz eta indarkeriarik gabeko EKINTZA ZUZENen bidez, hedabide nagusiek eskaintzen ez duten informazio alternatiboa eskainiz jendea informatzeko eta helburu nagusi batekin:

    hiritarren parte-hartzea sustatzea.

     

    Hau jarraitu beharreko bidearen hasiera deskribatzen duen zirriborro bat besterik ez da, eta denen laguntzarekin zehaztuz eta osatuz joango da.

     

    Sumindua bazaude gaur egungo egoerarekin, eta aldaketa bat lortzeko lagundu nahi baduzu,

    ANIMATU ETA PARTE HARTU!

     

    Asanblada eta mugimenduaren gaineko informazio guztia gure wikian dago, informazio interesgarri gehiagorekin batera:

    m15mbidasoa.plazan.net

    Castellano

     

    A raíz de los acontecimientos de Barcelona del 27 de mayo se convocó la primera asamblea el viernes 3 de junio en la plaza Ensanche de Irun, a la que acudieron más de 100 personas. Este día quedó patente el descontento, la preocupación e indignación ante el funcionamiento de las instituciones político-económicas y el punto sin salida al que nos han llevado, y sobre todo el deseo y voluntad de que todo esto cambie. Desde entonces nos hemos reunido todos los viernes en ASAMBLEA:

     

    La ASAMBLEA GENERAL es un órgano de toma de decisiones participativo que busca el consenso. Está formada por todas las personas que asistan a la misma, y su funcionamiento es horizontal. Es una herramienta de participación democrática, donde todas las personas tienen el mismo valor y cualquiera puede participar en ella.

     

    Trabajamos en un PENSAMIENTO COLECTIVO, que es totalmente opuesto al sistema actual, que se rige por un pensamiento individualista. El objetivo del pensamiento colectivo es construir: personas con ideas diferentes ponen sus energías en elaborar algo en común. No se trata entonces de mi idea o la tuya. Son las ideas juntas, moldeadas por la discusión las que darán un producto nuevo, que a priori no conocíamos ni tú ni yo. Por eso es tan importante la escucha activa, y no sólo la réplica que vas a dar.

     

    ¿Quiénes somos?

    • Somos personas que hemos venido libre y voluntariamente y que decidimos reunirnos para seguir reivindicando la dignidad y la conciencia política y social.

    • No representamos a ningún partido ni asociación.

    • Nos une una vocación de cambio.

    • Estamos aquí por dignidad y por solidaridad con quienes no pueden estar aquí.

    ¿Por qué estamos aquí?

    • Estamos aquí porque queremos una sociedad nueva que dé prioridad a la vida por encima de los intereses económicos y políticos. Abogamos por un cambio en la sociedad y en la conciencia social.

    • Queremos demostrar que la sociedad no se ha dormido y que seguiremos luchando por lo que nos merecemos por la vía pacífica.


    En Irun hemos decidido no acampar, porque nos ha parecido más efectivo centrar nuestros esfuerzos en las asambleas. Nos reunimos tres veces por semana en la plaza Ensanche a las 20:00. El lunes y otro día de la semana lo dedicamos a asambleas organizativas, y el viernes realizamos la asamblea general. Todas las asambleas son abiertas y animamos a todas las personas interesadas a participar en ellas.

     

    A pesar de haber realizado, hasta ahora, todas las asambleas en Irun, este colectivo involucra a gente de todo el bajo-Bidasoa, y en las asambleas participa gente de Hondarribia, Hendaia, Etxalar, … Tenemos intención de realizar asambleas en diferentes puntos de la comarca para buscar la participación de la mayor cantidad de gente posible. Si aún no hemos ido a tu pueblo, y te parece interesante que realicemos una asamblea allí no tienes más que decirlo e intentaremos organizarlo.

    Las objetivos globales más importantes que nos han movido a salir a la calle son:

     

    • Regeneración política:

      • Transparencia política para controlar la corrupción

      • Reforma de la ley electoral

      • Eliminación de los privilegios de los políticos

      • Promover una democracia participativa

      • Separación real de los poderes legislativo ejecutivo y judicial

       

    • Modificación del sistema financiero:

      • Control de las entidades bancarias para evitar el abuso actual.

      • Introducción del Impuesto a las Transacciones Financieras (ITF) para combatir la especulación y los paraísos fiscales

     

    Los objetivos principales de esta asamblea a nivel local son los siguientes:

     

    • Transformación ética y concienciación social.

    • Ofrecer información que no aparece en los medios de comunicación dominantes.

    • Asistencia a los plenos de los ayuntamientos para supervisar la labor de los políticos y mejorar su funcionamiento.

    • Acercarnos a los pueblos y barrios para conocer las necesidades y preocupaciones de los ciudadanos y recoger sus propuestas y sugerencias.

     

    En el Bidasoa, hasta ahora, han surgido temas de debate en vivienda, educación, medio ambiente y autocrítica, pero si te interesa cualquier otro tema te animamos a que lo pongas en marcha. Las actas de todas las sesiones, además de todo tipo de información sobre las asambleas y el movimiento están en nuestra wiki.

     

    Todo esto lo realizaremos a través de las asambleas, mediante debates y ACCIONES DIRECTAS no violentas, dando importancia a la divulgación de información alternativa a la que ofrecen los grandes medios de comunicación y con la función principal de promover la

    participación ciudadana.

     

    Esto es un borrador donde únicamente se esboza el camino a seguir y que se irá definiendo con la aportación de todos nosotros.

    Si estás indignado con la situación actual y quieres ayudar a cambiarla

    ¡ÚNETE!

     

    Toda la información relacionada con las asambleas y el movimiento se encuentra en nuestra wiki, junto a más información interesante:

    m15mbidasoa.plazan.net

    Etiquetas (Edit tags)
    Debe inicie sesión para enviar un comentario.