KUTXAren bankarizazioa - Bancarización de KUTXA

    • Kontxako estropadetan protesta-ekintzan erabili genuen audioa / Audio utilizado en el acto de protesta de las regatas de la Concha (2011-09-11):
    • KUTXA bat-egiteari buruzko mahai-ingurua, Xabier Iturbe (Kutxako lehendakaria), Joxean Urkiola (Banatuz eta LAB-ekoa) eta Adrian Zelaia (EKAI Center-ekoa), Martin Ugalde Kultur Parkea-n Berria-k (2011-09-15):
      Video streaming by Ustream

    Euskara

    KUTXA BANKU BIHURTZEAREN GAINEKO INFORMAZIOA

    Aurrezki kutxak arautzen dituen estatuko legedia aldatu dute PP eta PSOEk krisia eta higiezinen burbuilaren eztandaren ondorioz egoera txarrean zeuden aurrezki kutxen porrota ekiditeko aitzakiarekin. Honela, aurrezki kutxen elkarketa eta banku pribatu bihurtzea errazten da Babes Sistema Instituzionalaren (BSI) bidez.

    Aurrezki kutxak: izaera soziala, eta irabaz-asmorik ez duen erakunde semi-publikoa da. Gutxienez etekinen %50a kaudimena ziurtatuko duten erreserbetan gordetzen dira, eta beste guztia Gizarte Ekintzara bideratzen da.

    Kutxako Batzar Orokorra eredu parte-hartzaile baten bidez osatzen da: %43 bezeroak, %30 udaletxeak, %20 erakunde sortzaileak (Donostiako Udaletxea eta Gipuzkoako Diputazioa), %7 langileak.

     

    Banka pribatua: Helburu bakarra etekin ekonomia lortzea duen erakundea da. Etekinak lortzeko espekulazioa erabiltzen dute, eta mozkinak akziodunen artean banatzen dituzte, bezero eta gizartearen alde ezer gutxi eginez.

    Aurrezki kutxak arautzen dituen estatuko legedia aldatu dute PP eta PSOEk krisia eta higiezinen burbuilaren eztandaren ondorioz egoera txarrean zeuden aurrezki kutxen porrota ekiditeko aitzakiarekin. Honela, aurrezki kutxen elkarketa eta banku pribatu bihurtzea errazten da Babes Sistema Instituzionalaren (BSI) bidez.

    BBK-Kutxa-Vital integrazio proiektua

    Martxan dagoen fusio hotzeko proiektua Kutxako Batzar Orokorrak irailaren 23an bozkatuko du (16an Vital eta BBK-k). Hiru kutxen integrazioa proposatzen da, bere aktibitate finantzarioa eta patrimonioaren zati bat banku batera bideratuz, KutxaBank hain zuzen ere. Banku berriaren Administrazio Kontseilua 20 kontseilarik osatuko dute: 12 BBK, 6 Kutxa, 2 Vital, eta agian beste bat langileentzako. PNVk BBKren %60 kontrolatzen duenez etorkizuneko bankua euren esku geldituko litzateke.
    Helburu nagusia Burtsako merkatuan kapitala lortzea da kaudimena ziurtatzeko. Honek aurrezki kutxek bankuan duten garrantzia murriztea eragingo du, kapitala sartzen dutenen alde. Modu honetan, banku bihurtzea pribatizazioarekin lotu daiteke. Kutxa bakoitzak kudeatuko lukeen Gizarte Ekintza 3 urtez mantentzeko konpromisoa hartu dute. Bankuaren etekinen %30 emango dute horretarako, baina kontuan izanda aurrezki kutxek gutxienez %50a kaudimena ziurtatzeko gorde behar dutela, Gizarte Ekintzara %15a iritsiko da gehienez.

    Kutxaren gaur egungo arazoak

    Kaudimena: estatuko aurrezki kutxa askoren egoera tamalgarria izan arren, Kutxak bigarren postua lortu du uztaileko stress testean, BBVA edo Santanderren aurretik. Test honetan etxebizitzaren prezio jaitsiera %30era mugatu zen, agian gaindituko dena. Kutxaren kaudimen arazo posibleak gehienbat etxebizitzekin Gipuzkoatik kanpo burututako operazio espekulatiboengatik izan daitezke.

     

    Politika: Kutxa Batzar Orokorraren %43a bezeroek aukeratzen dute. Bozka emateko aukera, ordea, baldintza batzuk betetzen dituzten bezeroen artean ausaz ateratzen da.

    Batzar Orokorraren %50a bi urtero aldatzen da, udaletxe eta diputazioetako aukeraketa eta Kutxaren errepresentazioaren artean desfase bat eraginez, eta gizartearen isla izatea eragotziz.

    Administrazio Kontseilua Batzar Orokorrak gehiengoen bidez aukeratzen du. Honek gehiengoa duen taldeari Kontseiluko kide gehienen aukeraketa erabakitzea ahalbidetzen dio, talde txiki batzuekin adostasunak lortuz gero.

    Martxoan onartutako Ekonomia Sostengarrirako Legeak kontseilariren soldata jakinarazi eta batzarrean bozkatzera behartu arren, 2012a arte ez da lege hau betearaziko. Egungo kontseilariak euren soldata jakin araztera uko egin diote.

    Kutxa Gipuzkoaren egoera ekonomiko eta soziala hobetzen duen erakundea bada -kredituak banatuz, Gizarte Ekintza, eta abarren bidez- ez daukate zentzurik estatuan zabaltzeko mugimenduek. Lurralde historikotik kanpo aktibitatea izaterakoan, hango langile eta bezeroek ere erabaki ahalmena izango dute Gipuzkoan axola duten gaietan, Gizarte Ekintza barne.

     

    Gizarte Ekintza: 2007. urtean, krisiaren aurretik, Kutxak etekin handiak izan zituen. Gizarte Ekintzara ordea %25 besterik ez zuten eman, 50 milioi euro inguru. 2010. urtean, krisian murgilduta, Gizarte Ekintzaren %36 eman zen, baina orain 25 milioi inguru besterik ez ziren. Gainera, honen zati bat Batzar Orokorraren kontroletik kanpo geratzen ari da fundazioetara bideratuz, Onkologikoarekin bezala.

    BBK, Kutxa eta Vitalen integrazioari kontra egiteko arrazoiak:

     

    • Kaudimena: Legediaren aldaketa kaudimen arazoak saihesteko baldin bazen, hori ez du ematen euskal kutxak banku bihurtzeko zio nahikoa denik. Izan ere, uztaileko stress testean emaitza ezin hobeak lortu dituzte. Benetako kaudimen arazoa badago, Kutxak hori frogatzen duten probak erakutsi beharko lituzke.
    • Espekulazioa: Orokorrean, aurrezki kutxen arazoak banku pribatuen antzera egindako espekulazio operazioen ondorioz etorri dira. Arrazoi honengatik, ez du ematen kutxak banku bihurtzea konponbidea denik, baizik eta aurrezki kutxen espekulazioa kontrolatzea.
    • Informazio falta: Prozesu hau bezeroak informatu gabe burutzen ari da. Hauek aurrezki kutxa eta banku pribatuen arteko ezberdintasunak ezagutu beharko lituzkete aldaketaren aurretik. Eztabaida kalera eraman behar da informazio argiarekin. Gainera irailaren 23an elkarrekin onartu litezkeen banku berriaren Estatutuak, eta Segregazio eta Integrazio proiektuetatik, Kutxaren web orrialdean Segregaziozkoa besterik ez dago eskuragai.
    • Bezero eta herritarren parte-hartzea: Bezeroak, Batzar Orokorraren %43a osatzen dutenak, erabaki ahalmena izan beharko lukete tamaina honetako aldaketa baten aurrean, erreferendum baten bidez. Gainera bezeroen errepresentazio hau asko murriztuko da banku berriarekin.
    • Batzar Orokorraren banaketa politikoa: batzarraren konfigurazioa ez dator bat egungo egoera politikoarekin, bere erabakiei legitimitate guztia kenduz.
    • Kreditu erraztasuna: kredituak banatzeko baldintzak aldatu daitezke, bereziki autonomo eta enpresa txikiei eragingo diena, helburu bakarra mozkin ekonomikoak dituen interes pribatuen menpe egongo baitira.
    • Kutxazain automatiko eta bulegoen itxiera: Ia Gipuzkoako herri guztietan dauden kutxazain eta bulego sarea ahulduko da. Esku pribatuetara pasatzerakoan asko itxiko dira, bereziki herri txikietakoak, errentagarriak ez direlako. Caja Madrid, Bancaja, eta abarrek osatutako Bankia dugu adibide.
    • Lanpostuen galera: bikoiztutako funtzioak kentzerakoan edo bulegoak ixterakoan.
    • Beste adibideak: CAN banku bihurtu da, bere etorkizuna ez da Nafarroan erabakitzen, burtsan atera aurretik zuen balioaren herena balio du orain, eta %9a Credit Suisse-n esku dago. Bestetik, Slim-ek CaixaBanken %3a eskuratu du.
    • Italia eta Alemaniarekin alderatuz: Estatu espainiarrak 90ko hamarkadan Italiak jarraitutako prozesua bideratzen ari da, han aurrezki kutxa guztien desagerpena eragin zuena. Gaur egun Italiako baztertze finantzarioa -konturik ez duen jendea- %20tik gora dago, aurrezki kutxekin estatuan %7a den bitartean. Alemanian, berriz, 450 aurrezki kutxa lokal inguru daude, sparkassen-ak, eskualdeko banku publikoaetan bilduta, landesbanken deiturikoak, sistema federala jarraituz.

    Proposamen alternatiboak

     

    Kutxaren erreforma aurrezki kutxa izaera mantenduz:

    • Bezero guztien parte-hartze zuzena bultzatu:

      • Bezero guztien bozkatzea euren ordezkariak aukeratzeko.

      • Erabaki garrantzitsuen aurrean erreferendumak egitea.

      • Bai ohizko eta baita ez-ohizko batzarretan bezeroen parte-hartzea ahalbidetu eta sustatu.

    • Erabateko gardentasuna, kontseilarien soldatan eta finantzatutako proiektuetan ere.

    • Izaera lokala berreskuratu, Gipuzkoatik kanpoko proiektuak alde batera utziz.

    • Gizarte Ekintza mantendu, beti ere Batzar Orokorraren kontrolpean.

    • Batzar Orokorraren berriztatzea erritmo politikoak jarraituz.

     

    Banku etikoa: Egiatan beharrezkoa bada BBK eta Vitalekin elkartzea banku bat sortuz, banku etikoaren eredua gizartearen erabat aldekoa, banku pribatuarena ez bezala, soilik mozkin ekonomikoak kontuan hartzen baititu. Aldi berean, Gizarte Ekintzaren mantentze mugagabea eskatuko litzateke.

     

    Alemaniako eredua: Aukera hau ere ikertu beharko litzateke, sistema federalean antolatutako aurrezki kutxa lokalekin eskualde bakoitzean banku publiko baten azpian.

     

    Nazionalizazioa: Kutxen nazionalizazioa beste aukera da. Modu honetan esku publikotan geratuko lirateke kutxak, eta ongi kudeatuta gizarte osoaren alde egonen lirateke.

    Horrelako aldaketa bat gizarteak aztertu, liseritu, eta onartu ahal izateko denbora gehiago ezinbestekoa da!

    INFORMA ZAITEZ ETA IRITZIA EMAN

    BEZEROEK ERE

    ERABAKI NAHI DUGU!!!

     

    Castellano

    Sobre el proceso de bancarización de Kutxa

    Se ha modificado la normativa estatal que regula las cajas de ahorro con el objetivo de evitar la quiebra de las que estaban en situaciones complicadas después del estallido de la crisis y la burbuja inmobiliaria, favoreciendo la unión de éstas y la creación de bancos privados a través del Sistema Institucional de Protección (SIP).

    Caja de ahorros: es una entidad semi-pública, de carácter social y sin ánimo de lucro. Al menos el 50% de los beneficios deben dedicarse a reservas que aseguren su solvencia, y el resto se dedican a la Obra Social. La Asamblea General se forma siguiendo un modelo participativo. En el caso de Kutxa: 43% clientes, 30% ayuntamientos, 20% entidades fundadoras (Ayto de Donostia-San Sebastián y Diputación de Gipuzkoa), 7% trabajadores.

    Banca privada: es una entidad cuyo único objetivo es la obtención de beneficios económicos que se reparten entre los accionistas.

    Proyecto de Integración BBK-Kutxa-Vital

    El proceso de fusión fría puesto en marcha y que se votará en la Asamblea General de Kutxa el 23 de septiembre (el 16 en la BBK y la Vital) propone una integración de las tres cajas vascas, trasladando su actividad financiera y parte del patrimonio a un banco, KutxaBank.
    El consejo de administración del nuevo banco estaría formado por 20 consejeros: 12 BBK, 6 Kutxa, 2 Vital, y uno posible de la plantilla. Teniendo en cuenta que el PNV controla el 60% de la BBK el futuro banco quedaría en manos del PNV.
    El objetivo principal es la captación de capital en el mercado de la Bolsa, para asegurar la solvencia, lo que irá reduciendo progresivamente el peso de las cajas en el banco en favor de los compradores externos. De esta forma, la conversión en banco va unida con la privatización.
    Se comprometen a mantener la Obra Social, que gestionará cada caja, sólo durante los próximos 3 años, dedicándole un 30% de los beneficios. Sin embargo, las cajas, por ley, deben guardar como reservas al menos el 50% de los beneficios, lo que deja la Obra Social como máximo en el 15% de los beneficios del banco.

    Importancia:
    Relevancia cuantitativa y cualitativa de la Obra Social.
    Participación de los ciudadanos a través de las entidades públicas, y de los clientes.
    Las cajas de ahorro no son meros agentes privados. Tienen una función social de interés general.

    Problemas actuales de Kutxa:

    Solvencia

    Si bien es cierto que la situación de muchas cajas de ahorro del estado era lamentable, la Kutxa obtuvo el segundo puesto en el test de stress a nivel europeo llevado a cabo en julio por la EBA.
    Es importante destacar que en este test se limitó a un 30% la caída del precio de la vivienda, que ya está en el 26%, haciendo probable que se superé la peor predicción incluida en el test.
    Los posibles problemas de solvencia han sido provocados por las operaciones especulativas llevadas a cabo fuera de Gipuzkoa, principalmente en el Levante, donde Kutxa ha comprado terrenos, que luego ha conseguido recalificar para construir viviendas, y que finalmente ha vendido mediante hipotecas en la Kutxa. Un negocio redondo hasta que estalló la crisis, cuando no pudo recalificar los terrenos que tenía comprados, y mucha gente dejó de pagar las hipotecas, dejando en manos de la Kutxa unos pisos que cuestan mucho menos que en el momento de venderlos. Además, las cajas de ahorro deberían trabajar localmente, favoreciendo en este caso la actividad económica de Gipuzkoa. Estas excursiones han provocado una reducción de la Obra Social por los fracasos de las operaciones llevadas a cabo fuera del territorio histórico.

    Política

    El 43% de la Asamblea General de Kutxa es elegido por lo clientes. Sin embargo, sólo unos pocos tienen la opción de votar, y son elegidos por sorteo entre los clientes que cumplen ciertas condiciones.
    La Asamblea se renueva un 50% cada 2 años, lo que provoca un desfase entre la elección en ayuntamientos y diputación y la representación en Kutxa.
    El Consejo de Administración se elige por mayorías, lo que permite que el grupo mayoritario pacte con otros más pequeños para copar la mayoría de los puestos del Consejo.
    A pesar de la Ley de Economía Sostenible aprobada el 6 de marzo que exige que se difundan y se lleven a votación en la asamblea los sueldos de los consejeros, esta ley no se hará cumplir hasta 2012, y los consejeros actuales se niegan a facilitar sus sueldos.
    Si la Kutxa es una entidad social que favorece la situación económico-social en Gipuzkoa -mediante créditos, Obra Social, ...- no tiene sentido el interés expansionista. Al tener actividad fuera del territorio, los trabajadores y clientes del estado también tienen poder de decisión, de forma que pueden participar en las decisiones que afectan a Gipuzkoa y a su Obra Social.

    Obra Social

    En el año 2007, en el que hubo muchos beneficios y aún no había llegado la crisis, sólo se destinaron a la Obra Social el 25%, alrededor de 50 millones de euros. Mientras, en el año 2010 en el que los beneficios fueron mucho menores, y plenamente inmersos en la crisis se destinó el 36%, unos 25 millones. Además, parte está pasando a manos de fundaciones, como ha ocurrido en el caso del Oncológico, quedando fuera del control de la Asamblea.

    Razones para estar en contra de la integración de BBK, Kutxa y Vital en KutxaBank:

    • Solvencia: Si la razón de la reforma legislativa era para evitar los problemas de solvencia, esa no parece ser la razón para llevar a cabo el proceso de bancarización de las cajas vascas, que han mostrado un comportamiento excelente en el test de stress, con Kutxa en segundo lugar. Si realmente hay un problema de solvencia, haría falta un informe justificativo por parte de Kutxa que lo demuestre.
    • Especulación: En general, el problema de las cajas de ahorro del estado ha venido de las prácticas especulativas que han llevado a cabo, emulando a la banca privada. Por esta razón, no parece que la mejor solución sea convertir las cajas en bancos privados, sino ejercer un mayor control para evitar la especulación de las mismas.
    • Falta de información: El proceso se está llevando a cabo sin informar a los clientes. Éstos deberían conocer las diferencias entre una caja de ahorros y un banco antes de su cambio. El debate debería salir a la calle con información clara por parte de Kutxa.
    • Participación de los clientes: Los clientes, que tienen una representación del 43% en la Asamblea General, deberían tener capacidad de decisión en un cambio de tal magnitud mediante un referendum.
    • Reparto político de la Asamblea General: la configuración de la asamblea no se ajusta a la realidad política actual, por lo que sus decisiones no tienen legitimidad.
    • Eliminación de puestos de trabajo.
    • Facilidad de crédito:  posible reducción de créditos a los trabajadores autónomos y a las pequeñas empresas, aldepender de intereses privados y tener el beneficio económico como único objetivo.
    • Desaparición de cajeros y oficinas: La Kutxa tiene cajeros o oficinas en casi todos los pueblos de Gipuzkoa. Al pasar a manos privadas muchas de éstas las cerrarán por no ser rentables, como han hecho en Bankia -unión de Caja Madrid, Bancaja, ...-.
    • Ejemplos: la CAN ya se ha bancarizado, su futuro ya no se decide en Navarra, ha perdido un tercio de su valor antes de entra a bolsa y el 9% es propiedad de Credit Suisse. Slim ya es propietario del 3% de CaixaBank.
    • Comparación con Italia y Alemania: El estado español está siguiendo un proceso similar al llevado a cabo en los 90 en Italia que provocó la desaparición de todas las cajas de ahorro. Esto ha originado una exclusión financiera -gente sin cuenta corriente- superior al 20%, frente al 7% del estado español con las cajas. En Alemania existen unas 450 cajas de ahorro locales, los sparkassen, que están agrupadas en bancos regionales públicos, los landesbanken, en un sistema federal.

    Propuestas alternativas

    Reforma de Kutxa manteniendo la caja:

    • Participación directa de todos los clientes:
      • Votación de todos los clientes en la elección de sus representantes.
      • Realización de un referendum ante decisiones importantes.
      • Permitir la participación de los clientes en las asambleas ordinarias y extraordinarias.
    • Transparencia total, tanto en cuanto a los sueldos de los consejeros, como a los proyectos financiados. Los clientes tenemos el derecho y la responsabilidad de conocer para qué se utilizan nuestros ahorros, y a quién benefician.
    • Financiación de proyectos que además de rendimiento económico ofrezcan un beneficio social y/o cultural, respetando el medio ambiente y las condiciones de los trabajadores; y evitando la participación en industria militar, proyectos contaminantes, con malas condiciones laborales, ...
    • Mantener el carácter local eliminando toda actividad llevada a cabo en el exterior de Gipuzkoa.
    • Mantenimiento de la Obra Social y bajo control de la Asamblea General, sin pasar a manos de fundaciones, como ha ocurrido en el caso del Oncológico, que ha sido vendida a Fundación Kutxa por el consejo de administración.
    • Adecuación de la renovación de la Asamblea General a los ritmos políticos. La fórmula actual sólo sirve cuando la situación política es estable y apenas cambia pero puede no ser representativa de la sociedad, como ocurre ahora.


    Creación de un Banco Ético: Si realmente es necesaria la unión con la BBK y la Vital y la creación de un banco, el modelo de banco ético está mucho más comprometido con la sociedad que el de la banca privada, que sólo se ocupa de sus propios beneficios. Al mismo tiempo, se exigiría el mantenimiento indefinido de la Obra Social.

    Modelo alemán: También se debería estudiar la opción del modelo alemán, con cajas locales confederadas bajo un banco público regional.

    Nacionalización: Otra opción sería nacionalizar las cajas, de forma que quedarán en manos públicas y al servicio de toda la sociedad. 

    ¡Para que un cambio de esta magnitud sea entendido y aceptado por la sociedad hace falta más tiempo!

    INFÓRMATE Y OPINA

    ¡¡¡LOS CLIENTES TAMBIÉN

    QUEREMOS DECIDIR!!!

    Etiquetas (Edit tags)
    Debe inicie sesión para enviar un comentario.